XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zinaurri-zahagiaren abdomena iarabe-ontzi bilakatu da.

Kozkortuko direnean, gorrien morroi eta jopu bilakatuko dira, hauentzat eginen dute lan, beltzen familiarentzat eginen zuten bezala.

Besteak menpean hartzeko, joka molde diferenteak dituzte zinaurri gudarien mota desberdinek.

Lehenik esploratzaileak bidali, abian bata bestearen ondoan jarri gero, eta, gogor eraso azkenik, hori da zinaurri amazonen joka moldea.

Ba da ordea zinaurri gorririk joka molde diferenterik duenik: ez dute esploratzailerik, ez doaz bata bestearen kontra denak iladan....

Zabalero haundia hartzen dute besteok, eta beltzen zinaurritegi batez topo egin bezain laster oldartzen zaizkio.

ARTZAIN ETA BARATZEZAIN.

Ez pentsa gero guztiak gudari horietarik direnik.

Langile aparta direla ere, ez da dudarik.

Ba da horietan artzainik, baratzezainik eta uztabiltzailerik.

Lehendabizikoek egun osoa artzantzan ematen dute.

Ilunabarrean, artizkunean sartzen dute zeraren taldea.

Zer animalia mota gobernatzen dute ordea?.

Ardirik ez behintzat, baina nolabait esan behar eta, artzantza ofizioa eman diegu zinaurri hauei.

Arkakuso berde haundi batzuk zaintzen dituzte.

Zaldibitarrok landareen zumoaz elikatzen dira.

Erleei eztia, arkakuso hoei jarabea darie.

Jarabe hori oso gustagarri zaie zinaurriei eta horrengatik sortzen dituzte arkakuso talde haundiok.

Noizik eta behin, jetzi ere bai, bizkarrean kolpe batzuk emanaz.

Baina, hemen ere ba dute komeria frango zinaurriek.

Arkakusoen jarabea biziro maite dute coccinelen familiako marikitek, eta jarabetik zuka zuka egiten dute.

Zinaurriak ez dira bat ere zozo, eta pasadizuetan barna belar izpi eta xotxez artizkuneak eratzen dituzte.

Beren bizitegietara ere eramaten dituzte, eta beren seme bailiran hazten.

Udazkenean, arkakusoen arrautzak bildu eta babes leku egoki batetan gordeko dituzte.

Han ez dute hotzik jasanen.

Udaberrian, arrautzetatik umeak jalgitzeko ordua etor dedinean, arrautzak har, kanpora atera eta hosto berdeen gainean utziko dituzte.

Zer besterik?.

Harrigarrien artean ez da hau tikienetarikoa.

Baratzezain bipila den zinaurri mota bat ezagutzen dugu.

Barazki mota berezi bat zaintzen dizu mota honek.

Barazki honek proteina eta azukre asko du.

Zinaurriok ez dukete xomorro hilen bila joan beharrik, baratzean nahi beste janari gozo dutenez gero.

Zinaurriak, nahi ala ez, lurpean bizi baitira, delako landaretto hori ere lurpera jarri da.

Onto bat da.

Ilunpetan, bustirik eta freskorik, ontoak nasai zabaltzen ditu zainak.

Zainak zabaltzen dira, ontoak haunditzen eta baratze eder bat taiutzen lurpean.

Baratze eder horretan batetik bestera ibili ohi dira zinaurriak, lan eta lan.

Ontoek zabaldu dituzten harisketatik zenbait bola tiki ateratzen da, aza ttipi batzuen iduriko.

Hor bazkatzen dira zinaurriak, hor erruten dituzte arrautzak.

Tikiak jaioko direnean, nahi beste ahotara eder dukete begien aitzinean.

Zinaurri jaioberriok, ederrik eta bikainik haziko dira!.